XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenbizi idatzi

Eta gero inprimatu

Bestalde, lauki berean bi hauek agertzen dira: Teklak sakatu eta Testua ordenadorearen memorian.

Biak batera gertatzen direlako da hori.

Hau da, zerbait idazten dugunean, sakatutako letra guztiak ordenadorearen memoriara doaz, eta ordenadorearen pantailan ikusten ditugu idatzita, baina oraindik ez dugu paperik idatzi...

Hor dago idazmakina eta ordenadorearen arteko alde nabariena: ordenadorean, sakatzen ditugun teklak zuzenean ordenadorearen memoriara doaz eta hor mantentzen dira, letrak inprimatu gabe, guk inprimatzeko agindua eman arte.

Diferentzia honek zer esan nahi du?

Testua, ordenadorearen memorian dagoen bitartean, guk birmolda dezakegu: berriz pentsatu, beste forma bat eman, etab.

Guzti hau egin daiteke testua memorian dagoenean.

Testuaren itxurarekin konforme gaudenean, eman dezakegu inprimatzeko agindua.